RAOS

RAOS

Bulegoan

Nortzuk gara?

Familiatik datorren afizio eta ogibidea guretako, laugarren belaunaldia gara oinetako konponketan. Aitarengandik jaso nuen oinetakoak konpontzeko artisautzaren griña. Txikitatik pasa izan ditut orduak larru zati, jostorratz, pegamentu gogorren artean. Nire aitaren eskuek nola guztiz autsita zegoen oinetako bat, goxo goxo konpontzen ikusi izan nuen behin eta berriz… beste bizitza bat ematen zien oinetakoei.

Bizimodu artisau honek maitemindu ninduen eta gaur egun gure ogibidea da. Hau nahiko izan gabe, gure beste pasio handia MENDIA da eta RAOS en biak uztartu dira. Urteetako esperientzia eta jakituria gaur egoneko punta puntako oinetakoetako teknologiara ekarri dugu Raos -en, mendiko oinetako gero eta teknikoagoak direnak eta beste mota guztietako oinetakoei bizi berria emanez.

Oso ondo dakigu zenbat kostatzen den katu oin bat hankara egitea, zenbat kostatzen den mendiko bota bat hankara egitea edo eta traileko oineko bat ere… gogoko duzun oinetako hori konpondu eta kasu askotan hobetu egiten dugu. Kontsultatu edozein galdera gurekin!.

ZATOZ ETA EZAGUTU GAITZAZU

NOLA EGITEN DUGU LAN

OINETAKOAK EKARRI

Ekarri bertara edo bidali konpondu nahi dituzun oinetakoak. Guk jasoko ditugu.

KONPONKETAK

Nahi izanez gero guk gomendatuko zaitugu zure sola aukeratzeko orduan.

JASOKETAK

Oinetakoak konpondu ondoren jasotzera etor zaitezke edo guk bidaliko dizugu zuek esandako lekura.